



















Idiazabal Baserrikoa

Jatorri Deitura 1987an sortu zen, Idiazabal gazten benetako egileentzat gordetako merkatua defendatzeko, eta kontsumitzaileei gazten jatorria –Euskadi eta Nafarroa– eta kalitatea bermatzeko. Baserrikoaren ziurtagiriak baserriko esnea erabiltzen dela egiaztatzen du.
Artzai gazta

Artzai Gazta elkarteko bazkide gara. Elkartea 1980ko hamarkadaren erdialdean sortu zen, artzai gaztaren kalitatea hobetu eta Artzai Gazta nortasunaren alde egiteko. Esne propioaren erabilera bermatzeaz gain, gazta kultur tradiziotzat hartzen da eta abeltzainaren lana garapen biojasangarrirako baliotzat.